2016(e)ko martxoaren 27(a), igandea

OIHAN VEGA INSTITUTUAN / Oihan Vega en el instituto

Ikastetxean Ohian Vega egon zen gurekin, irratiaren barruko zirrikituak erakusteko DBH 3.mailakoei.

Guztiak poz pozik eta gustura egon ziren bertan egindako ekitaldian.




Oihan Vega nos visitó en el instituo para enseñar al alumnado de 3º ESO los entresijos de la radio.

Tod@s estuvimos muy contentos y a gusto con la actividad planteada.

2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

ADUR LARREA BERRIRO INSTITUTUAN / Adur Larrea de nuevo en el insti

Euskararen astea ospatzeko gurekin Adur Larrea egon da. Adur gure institutuan ikasi zuen eta gero Arte Ederretan lizentziatu zen. Orduz geroztik, aldizkari, egunkari zein liburuentzako marrazkilari lanetan ibili da. Era beran, ikusentzunezko proiektuetarako animazioak eta grafismoak egiten ditu. 

Gaur berak egindako "Gabriel Aresti BioGrafikoa" izeneko nobela grafikoa aurkeztu eta erakustera etorri da. Komiki honetan obra baino, pertsona ezagutarazi nahi izan du.

Eskerrik asko bisitagatik, Adur

Argazki gehiago hemen / Más fotos aquí



Dentro del programa de la Semana del Euskara, hoy hemos recibido la visita del que fuera alumno del instituto, Adur Larrea.
Tras acabar los estudios en nuestro centro, se licenció en Bellas Artes. Desde entonces trabaja como ilustrador de revistas, periódicos y libros. Así mismo, realiza animaciones y trabajos gráficos para proyectos audiovisuales. 

Hoy ha venido a presentarnos la novela gráfica "Gabriel Aresti BioGrafikoa" con la que ha querido dar a conocer más a la persona que al escritor.

Ha sido un placer tenerte entre nosotr@s de nuevo, Adur.

AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA / Concurso de cartas de amor

Urtero legez, gure ikastetxean gela guztietan sortzen ditugu maitasunaz zer ikusia duten
testuak.
Bai gutunak, bertsoak zein olerkiak ere nahiko modu dotorean ekoizten ditugu. Hau dena
eginda erakusketa izaten da pasabideetatn jarriz.
Denon abegirako, sarituak ekitaldi berezi batez lagundurik ospatzen dugu. Eta hona hemen
argazki batzuk.


Como todos los años, en el instituto hemos organizado el concurso de cartas de amor en el instituto. Hemos creado cartas, versos, poesías.... Todas ellas están expuestas en los pasillos del centro. Las mejores producciones son premiadas en un acto especial que hemos celebrado hoy. Estas son algunas de las fotos





2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

EUSKARAREN ASTEA INSTITUTUAN

Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea dela eta, gaur gure institutuan Herri Kirolen topaketa bat izan dugu. Solokoetxe, Ave María, Txurdinaga Behekoa eta Gabriel Aresti ikastetxeek gogoz eta energiaz lehian parte hartu dute, eta guztiontzat jai berezi bat izan da.

Argazki gehiago hemen / Más fotos aquí



2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

BATX: ANTZERKI KLASIKORA / Bach: A ver teatro clásico

Urtero bezala, Martxoaren 7an eta 8an, Batxilergoko Grekoko eta Latinako ikasleak Antzerki Klasikoa ikustera joan dira, Campos Eliseos Antzeztokira : Elektra tragedia Sofoklesena eta Epidicus komedia Plautorena. Testu hauek aldez aurretik prestatu genituen klasean eta bene benetan disfrutatu egin zuten antzeztokian!

Como todos los años los alumn@s de Griego y de Latín de Bachillerato, han asistido a las jornadas de Teatro Clásico en el Campos Eliseos de Bilbao. previamente los textos se habían trabajado en clase por lo que los alumn@s disfrutaron de verdad viendo estas obras clásicas.

2016(e)ko martxoaren 6(a), igandea

DBH 1: SOLLANOKO ARAZTEGIRA / 1º ESO: A la depuradora de Sollano

Natura Zientziak eta Agenda 21-ek antolaturik, 1 DBH-ko talde guztiak Sollanoko (Zalla) araztegira martxoko hiru egunetan joan dira. Bertan, urak Ordunte (Burgos) urtegitik gure etxeetako txorrotetaraino egiten duen ibilbidea azaldu ziguten. Izan ere, bidearen erdikaldean, Sollanoko araztegian, ura edangarri bihurtzen dute.

Argazki gehiago hemen

Organizado por el seminario de Ciencias Naturales y el proyecto Agenda 21, todo el alumnado asistió a las instalaciones que la depuradora tiene en Zalla. Allí nos explicaron cuál es el recorrido que realiza el agua que llega hasta el grifo de nuestras casas desde el manantial de Ordunte (Burgos), y cómo, en medio del recorrido, en la depuradora de Sollano, convierten el agua en potable

IRAKURKETA PROIEKTUA / Proyecto de lectura

DBHko 3. mailan, asteazkeneetan arratsaldeko saioetan irakurketa proiektua garatzen ari gara.
Ikasleen zaletasuna eta interesa irakurtzeko bultzatzeko asmoarekin, asteazkenero irakurketaren bat proposatzen diegu, euskaraz, gazteleraz edota ingelesaz, txandakatuz, hiru taldeetako bakoitzean hizkuntza batean.

Pasa den asteazkenean, martxoaren 2an, euskarako saioan gure institutuko ama baten laguntza izan genuen. Mertxe Luzuriaga, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, eta bere ikaslea, jadanik litzentziatua, Ane, etorri ziren 3.Ako ikasleei  irakurketa bat proposatzeko.



Urtarrilaren hasieratik, irakurri baino lehen, aste bakoitzean talde baten ikasleek ariketa batzuk egiten dituzte Idoiarekin. “Hats bizigarria” metodoaren monitorea eta institutuko ingeles  irakaslea da Idoia. Ariketen helburua hauxe da: Gorputza sumatuz, arnasketa inkontzientea kontziente bihurtuz, atsedena eta arintasuna eman, bizkarrezurra tentetu, postura edo jarrera zuzendu, poza eta indarra piztu…